Diseinu Grafikoa eta Web Orriak
Goikoa Grafik Bilbon eta Erandion egoitza duen diseinu grafikoko eta web orrien garapeneko enpresa bat da. Zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugu, besteak beste: Logotipoen diseinua, irudi korporatiboa, enpresarako inprimakiak, webgune korporatiboak edo kirol-klubentzako webguneak.
Diseinu Grafikoa
Logotipoen diseinua eta irudi korporatiboa
Adituak gara logotipoen diseinuan, argitalpenen maketazioan, enpresako inprimakien diseinuan eta publizitatean. Konpetentziarengandik nabarmendu nahi duten negozioei marka-irudi ona lortzen laguntzen diegu.
Web orrien diseinua
Enpresentzako webgune profesionalak
Webguneen diseinu eta garapenerako hainbat plan eskaintzen ditugu, bai enpresentzat edo autonomoentzat, kirol-klubentzat, elkarteentzat, ostatuentzat, etab.
Diseinu grafikoa eta webguneen garapena
Zure beharrak ulertzen dituen estudioa
Goikoa Grafikek 20 urte baino gehiagoko esperientzia du sektorean, eta adituak gara diseinu grafikoan, argitalpenerako diseinuan eta maketazioan, web-orrien diseinuan eta garapenean, edo publizitatean (online zein offline).
Diseinuaren mundua oso sektore dinamikoa da, etengabe aldatzen ari dena. Horregatik, etengabeko prestakuntzan jarraitzen dugu, kalitatezko zerbitzu profesionala eskaini ahal izateko.



Diseinu grafikoa eta web orriak
Zure enpresarako logotipo baten diseinua edo web orri berri bat behar duzu?
Goikoa Grafikek zerbitzu sorta zabala eskaintzen dizu irudi profesional eta eraginkorra sortzen laguntzeko.

Diseinu Grafikoa
Diseinu grafikoko zerbitzuak zure negozioari irudi profesional eta erakargarriagoa ematen lagunduko dizu. Zure markaren edo publizitate-elementuen diseinuatik hasita, liburu eta aldizkarien maketaziora arte.

Logotipoen Diseinua
Logotipoa zure enpresa ordezkatzen duen irudia da. Izan konfiantza gugan logotipo dotore, ikusgarri eta eraginkor bat diseinatzeko.

Web Orriak
Hobetu zure online presentzia web orri dotore eta funtzional batekin, gailu mugikorretara egokitua (responsive diseinua). Bezero berriak erakartzen lagunduko dizun webgunea garatuko dugu.

Irudi Korporatiboa
Identitate korporatibo on batek zure enpresaren irudia indartzen du. Gainera, erabilera-eskuliburuak markaren elementu guztiak behar bezala irudikatzen direla bermatzen du.

Kirol Klubentzako Webgunea
Era guztietako kirol taldeentzako web orrien diseinuan adituak gara: futbola, eskubaloia, arrauna, saskibaloia… Webgune sinple batetik, jokalarien fitxak, emaitzak, albisteak eta abar biltzen dituen webgune handiago bateraino.

Enpresa Inprimakiak
Zure enpresarentzat behar duzun edozein inprimaki diseinatzen dugu: gutun-orriak, fakturak, albaranak, gutun-azalak, karpetak edo bisita-txartelak. Enpresa-inprimaki profesional eta erakargarriak lortuko dituzu gure diseinu-zerbitzuari esker.
Portfolio
Egin ditugun lanak
Hemen ikus ditzakezu egin ditugun azken lanetako batzuk. Gehiago ikusi nahi duzu? Begiratu gure Portfolioa.

Musuka
Musuka opari enpresaren logotipoa, web orria online dendarekin, inprimakiak, packaging eta Instagrameko feed-aren diseinua.
Bezeroa ikusi
Ituna Agiritegia
UPV/EHUko Ituna Agiritegiaren webgune profesionala diseinatzea, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Bezeroa ikusi
Astrabuduako FT
Astrabuduako FT futbol taldearen web orriaren diseinua eta garapena (Erandio, Bizkaia).
Bezeroa ikusi
Gabon Kontua Elkartea
One Page Webgunea diseinatzea eta garatzea, Bazkideen orri eta formulario pertsonalizatuarekin.
Bezeroa ikusiHarremanak
Hitz egingo dugu?
Ibilbide profesional berri bat hasi eta gainerakoetatik bereiziko zaituen logotipo bat nahi duzu? Zaharkituta geratu den web orri bat duzu eta zure smarphonean ez da ondo ikusten?
Jar zaitez gurekin harremanetan, esaiguzu zer behar duzun eta aurrekontu bat egingo dizugu inolako konpromisorik gabe.
Telefonoa
623 286 002