One Page Webguneak
One Page Webgune baten abantailak
One Page webguneak, edo orrialde bakarreko webguneak, proiektu bat hasi berri eta aurrekontu mugatua duten enpresa txiki eta profesionalentzako aukerarik onena dira. Webgune ekonomiko bat bilatzen baduzu eta gainera, ez baduzu eduki askorik zure orrian sartzeko, plan ezin hobea da Interneten presentzia izaten hasteko.
Web-orri modernoak eta bisualki erakargarriak dira, egitura sinplea dute eta erabiltzaileak atal desberdinetan eroso nabigatu ahal izan dezan menu bat dute.
Modalitate hau zure webgunearen abiapuntua baino ez da, atal berriak edo are orri berriak gehitzeko aukera ematen baitu zure beharrak hazten doazen heinean.
Erakutsi behar duzun informazio guztia, ondo egituratuta.
- Nor garen
Konta iezazkiguzu labur zure enpresaren balioak eta historia, edo zure curriculumaren laburpen txiki bat ere egin dezakezu. - Zerbitzuak
Atal honek zure negozioak eskaintzen dituen zerbitzu edo produktu guztiak bezeroei erakusteko balioko dizu. - Galeria
12 irudiko galeriak aukera emango dizu egin dituzun lanak, zure saltokiaren barrualdea edo saltzen dituzun produktuen zati bat erakusteko. - Kontaktua
Harremanetarako atalean formulario bat dago, zure orrialdeko bisitariek zuzenean zure webgunetik mezu bat idatzi ahal izan diezazuten.
Zergatik da hain garrantzitsua responsive diseinua zure webgunerako?
Ziur aski jakingo duzu gaur egun Interneteko trafikoaren erdia baino gehiago smartphone eta tabletetatik datorrela, eta kopuru hori etengabe handitzen ari dela. Beraz, gailu mugikorretarako webgune bat diseinatzea ordenagailuetarako diseinatzea bezain garrantzitsua da.
Responsive webguneek erabiltzaile-esperientzia hobea eskaintzen dute gailu guztietan, eta, gainera, Google-en eta beste bilatzaile batzuen bilatzailean posizionamendu hobea izatearen onura lortzen dute. Horregatik, aukeratzen duzun web-diseinuko plana edozein dela ere, garatuko dugu, edozein gailutara egokitu dadin.
One Page Web planak honako ezaugarriak ditu:
- Eduki guztia orrialde bakar batean, atal desberdinetan banatuta.
- Enpresaren eta eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuen deskribapen laburra.
- 12 irudidun galeria atala.
- Zure enpresaren irudi korporatibora egokitutako diseinua.
- Harremanetarako formularioa.
- 3 posta-kontu sortzea.
- Estekak zure sare sozial guztietara.
- Responsive diseinua, tableta eta mugikorretarako webgune optimizatuak.
- Oinarrizko bilatzaileentzako optimizatzea (SEO).
Beste zerbaiten bila zabiltza?
Ikusi eskaintzen ditugun webguneen diseinuko gainerako zerbitzuak.

Web Presentziala
Webgune txiki bat zure enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzu guztiak ezagutarazteko, orrialde gutxitan.

Web Profesionala
Aukera guztien artean osoena, zure webguneari eduki garrantzitsua duten orri ugari gehitzeko aukera emango dizuna.

Hosting
Web orriak diseinatzeko ditugun planez gain, Goikoa Grafik-en Hosting eta domeinua kontratatzeko aukera eskaintzen dizugu.