Irudi Korporatiboa
Irudi korporatibo homogeneo batek enpresa baten seriotasun eta profesionaltasun itxura indartzen du.
Logotipoa baino askoz gehiago
Identitate korporatiboa enpresa baten irudi globala da.
Irudi korporatiboa ez datza logotipoaren diseinuan bakarrik. Era berean, enpresaren irudiaren zati garrantzitsu bat inprimaki korporatiboak, webgunea, online eta offline publizitate-iragarkiak, uniformeak edo errotulazioa dira.
Elementu horien guztien arteko koherentzia ona da markak behar duen trinkotasuna sortzen duena, kontsumitzaileek gogora dezaten eta zure enpresari erraz lotu diezaioten.
Zure marka modu globalean diseinatuko dugu: logotipoa, bisita-txartelak edo zure dendako errotulua. Enpresa-nortasunaren eskuliburu bat emango dizugu, eta, bertan, jardunbide egokien jarraibideak emango dizkizugu, zure marka irudikatzen den edozein euskarritan bete beharrekoak:
- Logotipoaren bertsio nagusia eta alternatiboa, gutxieneko tamainak eta tarteak definituz, irakurgarritasuna ziurtatzeko, erreproduzitzen den formatua edozein dela ere.
- Hauen bertsio positiboak, negatiboak eta monokromatikoak.
- Koloreak, tipografia korporatiboak eta horien erabilera zuzena.
- Logotipoaren edo markako elementuen erabilera okerrak.
Beste zerbaiten bila zabiltza?
Ikusi eskaintzen ditugun diseinu grafikoko gainerako zerbitzuak.

Logoen Diseinua
Jendeak zure enpresari buruz duen lehen inpresioa hobetzen lagunduko dizugu, logotipo berri, moderno eta dotore bat diseinatuz.

Inprimakiak
Zure enpresarentzat behar duzun edozein inprimakiren diseinua egingo dugo: bisita-txartelak, gutun-azalak, gutun-orriak, etab.

Publizitatea
Offline publizitatea oso garrantzitsua da gaur egun ere. Flyer, roll-up, kartel, iragarki eta abarren diseinu grafikoaz arduratzen gara.