Nortasun korporatiboaren diseinua eta webgune profesionala
Nortasun korporatiboaren diseinua beritzea COQIQ – Euskal Herriko, Burgosko eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoko Elkargo Ofizialararentzat, logotipo berri baten diseinua eta markaren bertsio desberdinak barne, hainbat tamaina eta aplikaziotara egokitzeko. Proiektuak bisita-txartelak, rollupak eta kanpoko errotulazioa diseinatzea ere aurreikusten du, eta irudi bisual berri bat garatzen du Elkargoaren komunikazio-euskarri guztietarako.
Proiektua osatzeko, gaztelaniazko eta euskarazko webgune profesional bat diseinatu eta garatu zen, nabigazio intuitiboarekin eta Elkargoaren informazio eta zerbitzuetarako sarbidea erraztera bideratutako egiturarekin. Webguneak Elkargoaren izapide eta beharretara egokitutako berrien eta formulario aurreratuen atal bat du.
Halaber, COQIQk LinkedInen duen enpresa-profila kudeatzen dugu, post-ak sortu eta argitaratu eta webgunean argitaratutako albisteak zabalduz.
Proiektuaren xehetasunak
- COQIQen nortasun korporatiboa erabat berritzea.
- Logotipo berria eta haren aldaerak diseinatzea, hainbat tamaina eta aplikaziotara egokitzeko.
- Bisita-txartelen diseinua, rollupak eta elkargoaren kanpoko errotulazioa.
- Gaztelaniazko eta euskarazko webgunea diseinatu eta garatzea.
- Webguneko berrien atalean edukiak argitaratzea.
- Elkargoaren izapide eta beharretara egokitutako formulario aurreratuak garatzea.
- LinkedIneko COQIQ enpresaren profila kudeatzea.
- COQIQren webgunerako esteka.



