Nortasun korporatiboa eta webgunea ostatuarentzat
Nortasun korporatiboa eta webgunea diseinatu eta garatu Durangoko (Bizkaia) Azoka Etxea ostaturako. Proiektuak logotipoaren diseinua, euskarazko eta gaztelaniazko webgunearen garapena, inprimaki korporatiboak eta hainbat publizitate elementu biltzen ditu.
Azoka Etxea izenak Durangoko Azokaren aurrean duen kokapenari egiten dio erreferentzia. Bezeroak eskatuta, logotipoak merkatuko fatxadako elementu ezagun bat du ostatuaren ikus-identitatearen parte gisa.
Proiektuaren xehetasunak
- Logotipoaren diseinua.
- Euskarazko eta gaztelaniazko webgunea diseinatu eta garatzea, Durangaldeko turismoari buruzko blogarekin.
- Inprimaki korporatiboak eta publizitate elementuak diseinatzea.
- Instagramerako edukiak kudeatu, diseinau eta argitaratzea, banakako argitalpenak eta feed-erako konposizio grafikoak barne.



