Webgune bat behar duzu zure enpresarentzat?
Informazio asko duen webgune bat, prezio eskuragarrian
Webgune Korporatiboa zure negozioa bezero berriei ezagutarazteko irtenbide egokiena da. Responsive diseinuarekin, edozein gailu mugikorrera egokitzen dena, eta funtsezko 5 orrirekin, zure webgunea bezeroak erakartzeko prest egongo da.
Zer biltzen du Web Orri Korporatiboak?
- Hasierako orria: bisitariek webgunearen eduki osoaren laburpena ikusi ahal izango dute.
- Nor gara: orri honetan zure enpresaren historia, balioak eta helburuak azaldu ahal izango dituzu.
- Produktuak/Zerbitzuak: zure enpresak eskaintzen dituen zerbitzuei, saltzen dituzun produktuei edo zure jatetxeko menuari buruzko informazio zehatza.
- Galeria: 24 irudiko galeria bat, zure negozioa eta zerbitzuak erakusteko.
- Kontaktua: Bezeroak zurekin harremanetan jartzeko formulario bat.
5 orri baino gehiago behar dituzu?
Ez kezkatu, Webgune Korporatiboa handitu dezakegu behar diren orria guztiak gehituz.
Webgune korporatiboa planak honako ezaugarri ak ditu:
- Webgune osoan nabigatzeko menu erraza.
- Enpresaren irudi korporatibora egokitutako diseinua.
- Sare sozial guztietarako estekak.
- Responsive diseinua: tabletarako eta mugikorretarako orri optimizatuak.
- Bilatzaileentzako optimizazioa: Zure webgunea optimizatuta egongo da bilatzaileetan errazago aurki dadin (SEO).



Hosting eta domeinua zure webgunearentzat
Zerbitzu integrala
Goikoa Grafik-en ez gara soilik zure webgunearen garapenera mugatzen: hosting zerbitzua eta domeinu propioaren erregistroa ere eskaintzen dizkizugu, baldin eta ez badituzu, eta, gainera, urtebetez doan eskaintzen dizugu, baldin eta Web Profesionala plana kontratatzen baduzu.
Hosting eta Domeinua planak honako ezaugarriak ditu:
- Domeinua erregistratzea edo lekualdatzea.
- Zerbitzaria konfiguratzea eta e-mail kontuak sortzea.
- SSL ziurtagiria.
- Mantentze-lanak.
FAQs
Zure zalantzak argituko ditugu
Atal honetan, bururatzen zaizkizun galdera batzuei erantzuten saiatuko gara. Hala ere, edozein kontsulta egin diezagukezu telefonoz edo harremanetarako formularioaren bidez, pozik erantzungo dizugu.
Planek nire webgunearen mantentzea barne hartzen dute?
BAI
Webgunean urtebetez aldaketak egin ahal izango dituzu kostu gehigarririk gabe: testuak eta irudiak zuzendu eta/edo aldatu, harremanetarako datuak, web formularioko mezuen helbide elektronikoa, etab.
Ez dira sartzen webgunearen egiturari eragiten dioten aldaketak, hala nola orri edo atal berriak gehitzea edo irudi korporatibo berri batera egokitzeko diseinua aldatzea.
Nahi dudan eduki guztia gehitu dezaket One Page Web planarekin?
EZ
Gure planik baxuena denez, orri bakarreko website batekin ez duzu edukirako tarte handirik izango. Deskribatu forma laburrez, baina, zehatz-mehatz, enpresaren historia eta jarduera, bai eta zure bezeroei eskaintzen dizkiezun produktuak eta zerbitzuak ere.
Edukia laburbiltzen saiatu naiz, baina leku gehiago behar dut. Zer egin dezaket?
Lehen esan dizugun bezala, gure web-diseinuko plan guztiak malguak dira, beraz, ez duzu zertan kezkatu behar zure beharrak hauetako batekin bat ez datozela ikusten baduzu.
Orri bat baino gehiago behar al duzu zure zerbitzuak azaltzeko, baina ez Web Presentzialerako adina? Argazkilaria zara eta zure lanaren irudi asko gehitu nahi dizkiozu galeriari?
Ez dago arazorik, hitz egin gurekin eta behar duzun neurriko aurrekontua egingo dizugu.
Hosting eta Domeinua kontrata ditzaket?
BAI
Zure orria garatzeaz gain, domeinua eta hostinga erregistratzeko zerbitzua ere eskaintzen dizugu, urteko harpidetzen bidez. Web Profesional planak harpidetza hori doan barne hartzen du lehenengo urtean.
Planek berritze automatikorik al dakarte?
EZ
Zure plana amaitzeko denbora gutxi falta denean (Hosting eta Domeinua edo Web Profesionala) zurekin harremanetan jarriko gara gogorarazteko eta berritzeko aukera eskaintzeko. Inola ere ez dugu berrituko zure baimenik gabe.
Zergatik da garrantzitsua web orri baterako Responsive diseinua?
Gaur egun, Interneteko trafikoaren erdia baino gehiago smartphone eta tabletetatik dator. Beraz, garrantzitsua da zure webgunea gailu guztietara egokitzea erabiltzaile-esperientzia ona eskaintzeko.
Responsive webguneek erabiltzaile-esperientzia hobea eskaintzen dute gailu guztietan, eta, gainera, Google eta beste bilatzaile batzuen bilatzailean posizionamendu hobea lortzen dute. Horregatik, aukeratzen duzun web diseinuaren plana edozein dela ere, gailu guztietara egokitu dadin garatuko dugu.
Webguneen garapen zerbitzuak
Web orri profesionalen diseinua
Goikoa Grafik-en web orriak diseinatzeko hainbat plan eskaintzen dizkizugu, zure beharretara ondoen egokitzen dena hauta dezazun:

One Page Web
Proiektu bat hasi eta webgune ekonomiko bat bilatzen duten enpresentzako aukerarik onena.

Web Korporatiboa
Webgune sinple bat zure enpresa, eta produktuak edo zerbitzuak ezagutarazteko.

Web Profesionala
Aukerarik konpletoena, diseinu pertsonalizatuarekin eta orrialde kopuru handiarekin.