Enpresako inprimakiak
Zure aurkezpen gutunik onena
Enpresako inprimakiak, bezeroekin eta hornitzaileekin komunikatzeko erabiltzen diren inprimaki guztiak dira: bisita-txartelak, gutun-azalak, karta-orriak, fakturak, etab.
Horrek esan nahi du inprimakiak funtsezko tresna direla zure enpresarentzat; izan ere, zure markaren irudia transmititzen dute, eta hauxe da zure bezeroek hartzen duten lehen inpresioa.
Inprimaki korporatibo eraginkorrak
Enpresa inprimakiak eraginkorrak izan daitezen, oso garrantzitsua da enpresaren nortasun korporatiboarekin koherentea izatea. Diseinua bera ez ezik, funtzionaltasuna, materialen kalitatea eta inprimatze egokia ere kontuan hartu beharreko hainbat faktore dira.
Zer eskaintzen dugu?
Goikoa Grafik-en inprimaki korporatiboak diseinatzeko zerbitzu integrala eskaintzen dizugu, honako hauek barne hartzen dituena:
- Bisita-txartelen diseinua.
- Gutun-azal edo poltsen diseinua.
- Karta-orriaen diseinua.
- Fakturen diseinua.
- Publizitate-inprimakiak.



Diseinu grafikoko zerbitzuak
Logotipoen diseinua eta irudi korporatiboa
Adituak gara logotipoen diseinuan, irudi korporatiboan, papergintzan eta publizitatean edonolako enpresa eta autonomoentzat.

Logotipoen Diseinua
Logotipoa zure enpresa ordezkatzen duen irudia da. Izan konfiantza gugan logotipo dotore, ikusgarri eta eraginkor bat diseinatzeko.

Irudi Korporatiboa
Identitate korporatibo on batek zure enpresaren irudia indartzen du. Gainera, erabilera-eskuliburuak markaren elementu guztiak behar bezala irudikatzen direla bermatzen du.

Enpresa Inprimakiak
Zure enpresarentzat behar duzun edozein inprimaki diseinatzen dugu: gutun-orriak, fakturak, albaranak, gutun-azalak, karpetak edo bisita-txartelak. Enpresa-inprimaki profesional eta erakargarriak lortuko dituzu gure diseinu-zerbitzuari esker.

Publizitatea
Jende askok kontrakoa uste duen arren, publizitate tradizionalak oso modu eraginkorra izaten jarraitzen du bezero gehiagorengana iristeko. Offline publizitate mota desberdinak diseinatzen ditugu: flyer-ak, roll-up-ak, kartelak, iragarkiak, etab.