Goikoa Grafik

Diseinu Grafikoa eta Logotipoak

Diseinu grafikoko zerbitzuak

Logotipoen diseinua eta irudi korporatiboa

Adituak gara logotipoen diseinuan, irudi korporatiboan, papergintzan eta publizitatean edonolako enpresa eta autonomoentzat.

Logotipoen Diseinua

Logotipoa zure enpresa ordezkatzen duen irudia da. Izan konfiantza gugan logotipo dotore, ikusgarri eta eraginkor bat diseinatzeko.

Irudi Korporatiboa

Identitate korporatibo on batek zure enpresaren irudia indartzen du. Gainera, erabilera-eskuliburuak markaren elementu guztiak behar bezala irudikatzen direla bermatzen du.

Enpresa Inprimakiak

Zure enpresarentzat behar duzun edozein inprimaki diseinatzen dugu: gutun-orriak, fakturak, albaranak, gutun-azalak, karpetak edo bisita-txartelak. Enpresa-inprimaki profesional eta erakargarriak lortuko dituzu gure diseinu-zerbitzuari esker.

Publizitatea

Jende askok kontrakoa uste duen arren, publizitate tradizionalak oso modu eraginkorra izaten jarraitzen du bezero gehiagorengana iristeko. Offline publizitate mota desberdinak diseinatzen ditugu: flyer-ak, roll-up-ak, kartelak, iragarkiak, etab.

Logotipoen diseinua

Logotipoa zure enpresa ordezkatzen duen irudia da

Logotipoa enpresa baten nortasunaren funtsezko pieza da. Bezeroek zure markari buruz duten lehen inpresioa denez, oso garrantzitsua da erakargarria eta dotorea izatea.

Goikoa Grafik-en gure bezeroekin estu-estu lan egiten dugu baldintza horiek betetzen dituzten logotipoak diseinatzeko. Haien beharrak entzuten ditugu eta haien nahiak betetzen dituen kontzeptu bat garatzen dugu.

Diseño de logotipo de la tienda online de regalos personalizados Musuka de Bizkaia, sobre fondo azul oscuro
Imagen corporativa de la empresa de entrenamiento funcional Kate de Bilbao (Bizkaia): Diseño de logotipo principal sobre fondo negro
Diseño de logotipo de la academia Izi Pizi de Bilbao (Bizkaia), sobre fondo morado

Irudi korporatiboa

Irudi korporatiboa zure enpresaren elementu bisualen multzoa da

Irudi korporatiboa enpresa bat ordezkatzen duten elementuen multzoa da: logotipoa, inprimakiak, web-orria, publizitatea, etab.

Goikoa Grafik-en zure enpresaren balioak eta nortasuna transmititzen dituen identitate korporatiboa sortzen, eta marka-irudi sendoa eta ezaguterraza lortzen lagun diezazukegu.

  • Logotipoaren diseinua
  • Enpresako inprimakien diseinua
  • Web orriaren diseinua
  • Publizitatea

Enpresa-inprimakiak

Zure markaren irudia transmititzen duten enpresa-inprimakiak

Enpresa-inprimakiak funtsezko tresna dira bezeroekin eta hornitzaileekin komunikatzeko.

Goikoa Grafiken zure enpresarako behar duzun edozein inprimaki diseina dezakegu, bisita-txartelak, gutun-azalak eta fakturak, adibidez.

  • Bisita-txartelak
  • Gutun-azalak
  • Fakturak
  • Karta-orriak
  • Karpetak
  • Oihalezko edo paperezko poltsak
  • Packaging

Publizitatea

Flyerrak, roll-upak, kartelak, iragarkiak, etab.

Publizitate tradizionala zure bezeroengana iristeko oso modu eraginkorra da. Diseinu on batek haren arreta erakartzen eta zure mezua argi eta zehatz helarazten lagun diezazuke.

  • Flyerrak: zure beharren arabera tamaina eta formatu desberdinetan diseinatuak, flyerrak ezin hobeak dira publiko zabal batengana iristeko.
  • Roll-upak: ekitaldi, azoka edo erakusketetan zure enpresaren publizitatea egiteko modu eraginkorra dira, edonon nabarmentzeko pentsatuta baitaude.
  • Kartelak: enpresa baten publizitatea egiteko modurik tradizionalena izan daiteke, baina, hala ere, gaitasun handia du.
  • Prentsako eta argitalpenetako iragarkiak: egunkarietako, aldizkarietako eta udaletako argitalpenetako publizitate-espazioek publiko zabala batengana iristeko gaitasuna dute, batez ere adineko pertsonengana.

Portfolio

Egin ditugun lanak

Hemen ikus ditzakezu egin ditugun azken lanetako batzuk. Gehiago ikusi nahi duzu? Begiratu gure Portfolioa.

Diseño de imagen corporativa de la tienda online de regalos personalizados Musuka de Bizkaia: bolsa de tela con el logotipo y colores corporativos

Musuka

Musuka opari enpresaren logotipoa, web orria online dendarekin, inprimakiak, packaging eta Instagrameko feed-aren diseinua.

Bezeroa ikusi
Página web del Centro Ituna de Documentación e Investigación del Concierto Económico y las Haciendas Forales, de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU), visto en una tablet y un teléfono móvil (smarphone)

Ituna Agiritegia

UPV/EHUko Ituna Agiritegiaren webgune profesionala diseinatzea, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Bezeroa ikusi
Página web del club deportivo Astrabuduako Futbol Talde de Erandio (Bizkaia), vista en ordenador de sobremesa

Astrabuduako FT

Astrabuduako FT futbol taldearen web orriaren diseinua eta garapena (Erandio, Bizkaia).

Bezeroa ikusi
Página web de la Asociación Cultural Gabon Kontua - Cuento de Navidad Kultur Elkartea de Barakaldo (Bizkaia), vista en una tableta

Gabon Kontua Elkartea

One Page Webgunea diseinatzea eta garatzea, Bazkideen orri eta formulario pertsonalizatuarekin.

Bezeroa ikusi

Harremanak

Hitz egingo dugu?

Ibilbide profesional berri bat hasi eta gainerakoetatik bereiziko zaituen logotipo bat nahi duzu? Zaharkituta geratu den web orri bat duzu eta zure smarphonean ez da ondo ikusten?

Jar zaitez gurekin harremanetan, esaiguzu zer behar duzun eta aurrekontu bat egingo dizugu inolako konpromisorik gabe.

Scroll to Top