Goikoa Grafik

Webguneen Diseinua

Webguneen diseinu zerbitzuak

Enpresa eta profesionalentzako webguneen diseinua

Goikoa Grafiken webguneak diseinatu eta garatzen ditugu enpresentzat, profesionalentzat, elkarteentzat eta kirol-klubentzat, proiektu bakoitzaren beharretara egokituta. Jarduera bat aurkezteko webgune erraz batetik hasi eta egitura zabala edo online denda duten proiektuetara iritsi arte, hainbat soluzio lantzen ditugu, eduki kantitatearen, informazio motaren eta orri bakoitzak behar dituen funtzionaltasunen arabera.

Proiektu guztiak enpresaren irudira egokitzen dira eta ordenagailuetan, tabletetan eta smartphone-etan behar bezala bistaratzeko prestatuta daude. Hauek dira eskaintzen ditugun web orrien aukera nagusiak:

One Page Web

Enpresa edo jarduera baten informazio guztia orrialde bakar batean biltzen duen webgune erraz eta argia, hainbat ataletan antolatua.

Webgune korporatiboa

Enpresa baten zerbitzuak edo produktuak, informazio korporatiboa, galeria eta harremanetarako datuak aurkezteko hainbat atal dituen webgunea.

Webgune profesionala

Egitura zabalagoa duen webgunea, zerbitzu, produktu, eduki edo atal ugari garatu behar dituzten proiektu haundietarako pentsatua.

Kirol Klubentzako webgunea

Kirol-kluben beharretara egokitutako webguneak, taldeen, jokalarien, babesleen, berrien eta beste atal batzuetako edukiekin.

Online denda

Produktuak erakusteko, katalogoa antolatzeko eta bezeroei erosketak eta ordainketak Internet bidez egin ahal izateko online denda integratua duten webgune profesionalak.

Hosting eta domeinua

Hosting eta domeinu zerbitzu propioa zure webgunea ostatatzeko eta Interneten eskuragarri mantentzeko, konfigurazio, posta-kontuak, SSL ziurtagiria eta mantentze lanak barne.

One Page Web

Zure jarduera aurkezteko webgune erraza

One Page Webguneak enpresa edo jarduera baten informazio nagusia biltzen du web orrialde bakar batean, hainbat ataletan antolatuta. Aukera egokia da zerbitzuak, produktuak edo jarduera modu erraz, argi eta ordenatuan aurkeztu behar dituztenentzat.

Goikoa Grafik-en enpresa bakoitzaren irudira egokitutako One Page web orriak diseinatzen ditugu, nabigazioa errazteko eta informazio garrantzitsuena zuzenean erakusteko edukiak antolatuz.

Página web corporativa responsive de Academia Cocodance consultada desde una tablet
Página de aerodinámica ciclista de Bike Biomecánica en un móvil con diseño responsive
One Page Web de la Asociación Cultural Gabon Kontua de Barakaldo vista en ordenador
Sección de socios de la web de Gabon Kontua en tablet con diseño responsive

Web korporatiboa

Zure enpresa aurkezteko webgune oso oso bat

Web korporatiboak aukera ematen du enpresa bat, haren zerbitzuak edo produktuak hainbat orri eta atalen bidez aurkezteko. Informazioa orrialde bakarrean baino osoago garatu behar duten negozio eta profesionalentzat pentsatutako aukera bat da.

Goikoa Grafik-en enpresa bakoitzaren irudira egokitutako webgune korporatiboak diseinatzen ditugu, jarduera, zerbitzuak, produktuak eta informazio korporatiboa modu argian aurkezteko edukiak antolatuz.

Galería de imágenes de la web corporativa de Porcelarte – Maquillaje y Peluquería en tablet
Página de contacto de la web de Bike Biomecánica y otra sección de la web en móvil
Página de servicios de Imprenta Vascograf, empresa de artes gráficas de Bizkaia, vista en móvil con diseño responsive
Página web corporativa responsive de Academia Cocodance mostrada en ordenador y portátil

Web profesionala

Zure enpresaren edukiak garatzeko espazio haundiagoa

Web profesionala beren jarduera, produktu edo zerbitzuei buruzko informazio gehiago garatu behar duten enpresa eta profesionalentzat pentsatuta dago. Edukiak hainbat orrialde eta ataletan antolatzeko aukera ematen du, online presentzia zabalagoa eskaintzeko.

Goikoa Grafik-en proiektu bakoitzaren beharretara egokitutako webgune profesionalak diseinatzen ditugu, enpresaren hainbat arlo garatzea eta beharrezkoa denean webgunea zabaltzea ahalbidetzen duen egitura batekin.

Diseño web profesional de Centro Ituna Agiritegia de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), con las secciones Noticias, Quiénes Somos y Multimedia en tablet y móvil
Páginas de la web de Azoka Etxea para su apartamento turístico en Durango, mostradas en una tablet
Página web profesional de COQIQ – Colegio Oficial de Química e Ingeniería Química del País Vasco, Burgos y La Rioja, vista en ordenador
Página web profesional de Izi Pizi Akademia, academia de euskera, inglés y apoyo escolar de Bilbao

Online denda

Zure denda erakutsi eta saldu produktuak Interneten

Online Dendak enpresa aurkezteko webgune profesional bat eta produktuak Internet bidez saltzeko denda integratu bat konbinatzen ditu. Katalogoa kategorien eta produktu fitxen bidez antolatzeko eta erosketa prozesua errazteko aukera ematen du.

Goikoa Grafik-en enpresa eta saltoki bakoitzaren beharretara egokitutako online denda profesionalak diseinatzen ditugu, webguneko edukiak produktuak saltzeko eta online ordaintzeko beharrezkoak diren funtzionaltasunekin integratuz.

Catálogo de productos de la tienda online de Musuka, empresa de regalos de Erandio, mostrado en ordenador
Ficha de producto de la tienda online de regalos Musuka, empresa de Bilbao, vista en tablet con diseño responsive
Carrito de la compra de la tienda online de Musuka en móvil, con diseño responsive para facilitar el proceso de compra
Categoría de productos de la tienda online de Musuka, empresa de Bizkaia, con varios productos en tablet y diseño responsive

Kirol-klubetarako webgunea

Zure klubera egokitutako informazioa eta edukiak

Kirol Kluben webgunea erakundea aurkezteko eta jokalariak, familiak, bazkideak, zaleak eta klubean parte hartu nahi duten pertsonak informatuta edukitzeko pentsatuta dago. Talde, jokalari, babesle eta kirol-jarduerarekin lotutako edukiak antolatzeko aukera ematen du.

Goikoa Grafik-en webguneak diseinatzen ditugu kirol-klubentzat, erakunde bakoitzaren beharretara eta bere informazioa aurkezteko moduari egokituta, bere jarduerarako beharrezkoak diren edukiak eta atalak gehituz.

Diferentes páginas de la web de Astrabuduako FT en tablet y móvil con diseño responsive
Página web del Club de Remo Lutxana – Lutxana Arraun Elkartea de Erandio, Bizkaia, en ordenador y portátil
Página de plantilla de jugadores del Club Balonmano Barakaldo en su web, vista en portátil
Página del campus de fútbol de Astrabuduako FT en tablet con diseño responsive

Hosting eta domeinua zure web orrirako

Zure web proiekturako zerbitzu integrala

Goikoa Grafik-en ez gara zure webgunea diseinatzeaz eta garatzeaz bakarrik arduratzen. Domeinuaren erregistroa edo lekualdaketa eta zure proiektuak Interneten eskuragarri egoteko behar duen hosting-zerbitzua ere kudea ditzakegu.

Webgune Profesionala zerbitzua kontratatzen baduzu, hostinga eta domeinua doakoak dira lehenengo urtean.

Zer biltzen du hosting eta domeinu zerbitzuak?

  • Domeinua erregistratzea edo lekualdatzea.
  • Zerbitzaria konfiguratzea.
  • Posta elektronikoko kontuak sortzea.
  • SSL ziurtagiria.
  • Mantentze-lanak.

Egindako lanak

Diseinu grafikoko eta webguneen garapeneko proiektuak

Hauek dira Goikoa Grafikek egindako proiektuetako batzuk. Lan gehiago kontsulta ditzakezu eta bezero bakoitzarentzat garatutako lan ezberdinak ezagutu.

Harremanak

Zure proiektuari buruz hitz egin nahi duzu?

Logotipo berri bat behar duzu, zure enpresaren irudia berritu edo web orri bat sortu? Kontaiguzu zer behar duzun eta zure proiekturako irtenbiderik onena aztertuko dugu zurekin.

Jarri harremanetan Goikoa Grafikekin eta eskatu konpromisorik gabeko aurrekontua.

Scroll to Top