Flyerrak eta Offline Publizitatea
Negozio baten publizitatea egitea ezinbestekoa da haren hazkunderako, eta offline publizitatea marketin-formula bikaina da gaur egun ere.
Offline Publizitatea
Zure burua ezagutzera ematea ezinbestekoa da zure negozioa hazteko.
Gaur egun aro teknologikoan bizi gara, non aplikazioak, sare sozialak eta marketin digitala komunikazioaren gailurrean dauden, batez ere haien berehalakotasunari eta kontsumitzaileekin elkarreragiteko eskaintzen duten aukerari esker.
Hala ere, egunero argitaratzen diren hainbat eta hainbat hedabide inprimatu daude oraindik, eta garrantzitsua da publizitate hori alde batera ez uztea, aurrekoekin batera audientzia handiagoa lortzen lagunduko baitizu.
Esaiguzu zer behar duzun promozioa egiteko eta guk gustura egingo dugu.
- Egunkari, aldizkari, argitalpen espezializatu, udal-gida eta abarretarako iragarkiak.
- Kartelak, triptikoak, diptikoak…
- Postontzietan banatzeko liburuxkak.
- Jatetxeetako kartak eta menuak.
- Ekitaldietarako flyerrak.
- Bezero-bonuak.
Beste zerbaiten bila zabiltza?
Ikusi eskaintzen ditugun diseinu grafikoko gainerako zerbitzuak.

Logoen Diseinua
Jendeak zure enpresari buruz duen lehen inpresioa hobetzen lagunduko dizugu, logotipo berri, moderno eta dotore bat diseinatuz.

Irudi Korporatiboa
Zaindu zure markaren diseinu grafikoa. Irudi homogeneo batek enpresa baten seriotasun eta profesionaltasun itxura indartzen du.

Inprimakiak
Zure enpresarentzat behar duzun edozein inprimakiren diseinua egingo dugo: bisita-txartelak, gutun-azalak, gutun-orriak, etab.